Twist

izaki intermitenteak

Tapa blanda, 432 páginas

Idioma Basque

Publicado el 18 de agosto de 2011 por Susa.

ISBN:
978-84-92468-34-8
¡ISBN copiado!

Ver en OpenLibrary

Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten.

Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu, bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna. Bizitza bakarrean hiru bizitza bizitzea posible balitz bezala.

Norbere larrutik ihes egin eta larru berri bila itsumustuan dabilenaren desafioak, korapiloak, menturak kontatzen ditu Harkaitz Canok laugarren nobelan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira kontakizun laster eta zabal honetako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.

4 ediciones

Bikaina

Trama oso ondo garaturik, eta zatika idatzirik, pertsonaia bakoitzaren ikuspuntu eta pentsamoldea erakutsiz. Diego Lazkano protagonistaren haria jarraitzen bada ere, beste pertsonaia askoren bizia ezagutzeko aukera ematen du,historia askoz ere mamitsuagoa izatea ahalbidetzen duelarik. Soto eta Zeberio beti daude present lehenengo kapitulu zirraragarritik hasita. Hasiera itzela da benetan. Zatikatutako trama horrek, oso ondo ixten du Euskal Herriko garai ilunen puzzlea. Hagitz gustatu zait!

avatar for InfernukoLiburuzaina@paperjale.eus

lo valoró con