Tapa dura, 128 páginas

Idioma Euskara

Publicado por Elkar.

ISBN:
978-84-1360-226-4
¡ISBN copiado!

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel Laboa. Ukaezinak dira tradizioa bereganatzeko zuen sena, transgresiorako kemena eta bere ahotsaren bidez komunitatearen mina katarsi bihurtzeko gaitasuna. Baina nola aurre egin xaman baten bizitza marrazteko erronkari? Jostaria eta apurtzailea zena ezin zurrun kontatu. Ohiko biografia moldeetatik ihesi, Laboaren kantuen izpiritua, aldartea eta umorea hartu dituzte egileek eleberri grafiko honetan bidelagun, errealitatearen errekako korronte geza irudimenaren itsasoko urekin nahasten den puntuan murgiltzeko gonbidapena eginez.

1 edición

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

Euskal kantari ospetsuaren biografia literarioa eskaintzen digu komiki honek. Kantautore donostiarraren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira Mikel Laboa Katedraren eskariaren ondorioz egina. Egileen esanetan ez da biografia ofizial bat. Hori argi islatzen da komikiaren hasieratik, western bat izango balitz bezala abiatzen da-eta. Baina bada saiakera aski landu bat, azaltzeko zergatik hartzen dugun idolo gisara eta zergatik daukagun aldarera igota.

Tentazioa litzateke beste herrialde eta kulturetako izarren biografia epikoa errepikatzea, baina hori egin ordez (zorionez) euskal erara eta euskal baloreak ardatz hartuta interpretatu dute gure kantariaren ibilbidea. Laboa herritar xume gisa aurkezten zaigu, haren alde gizatiarra islatzen da, beti ere (euskaldunon artean estimatu ohi diren) balore esanguratsuak nola betetzen zituen azpimarratzen: umila, ogibide humanista (haurren psikiatra), errepresioak sortutako abertzale ez-fanatikoa, parranderoa baina buruargia (ikasketak aurrera ateratzeko modua nola errepresentatu duten ikusi besterik ez dago), lagunkoia, sufrimenduaren eramaile isila (bihotzeko gaitza izan zuen txikitatik).

Alde artistikoari dagokionez, berezko kantari gisa aurkezten …

Atzera buelta

Nire txikitako oroitzapenetara bueltatzeko aukera eman dit liburuak. Esan behar dut nire lehenengo komikia izan dela txikitakoak kontuan hartu gabe. Eta beraz, komiki oso modu pertsonalean baloratu dudala.

Mikel Laboak haurra nintzeneko garaietara eramaten nau, eta komikia irakurtzea hori izan da, nire haurtzarora bidaia.

Mikel Laboaren bizitza oso modu desordenatuan azaltzen du, baina era berean ongi kokatzen zara momentu bakoitzean.

Irudiak ere mota askotakoak dira baina momentura oso ongi egokitzen direla esango nuke.

Besterik gabe, berriro irakurriko dudala argi dut!

Oharra: denbora baduzue komikia irakurri aurretik liburuan agertzen diren abestien zerrenda entzun lehenago, Ni ez naiz Mikel Laboa erreprodukzio - zerrenda existitzen da!

#paperjalezozketa