Eraikuntzarako materiala

Harea, zementua, karea. Zerekin taxutu absentzia? Nola zutitu ez dagoena? Zegoenean ere, maiz erortzear zena? Etxeak egiteko behar den guztia saltzen zuen aita bat. Alkoholak blaitutako aita bat. Heriotzaren atezuan abiatzen du kontakizuna liburu honetako narratzaileak. Heltzear da, helduko da, eta hainbestetan sofatik lan handiz altxatzen ikusitako aita, kalea balantzaka zeharkatu eta bulegoaren iluntasunean gotortzen zena, hitzekin laztantzeko modu bat entseatuko du alabak. Batera eta bakarka izandakoaren memoria sortu. Zaldiak, igerilekua, kaleko jendea, bigarren etxe izandako almazena, sua, azulejuak, soldaduskako eskutitzak, Benicassimeko apartamentua, gasolina, landareak. Aita baten puskak bildu ditu …

rústica, 249 páginas

Idioma Basque

Publicado el 8 de marzo de 2021 por Susa.

Mostrar más
ISBN:
978-84-17051-80-8
¡ISBN copiado!

Ver en OpenLibrary

Reseñas

Gai gogorra bikain landuta

Eguneroko gisa azaltzen du bere istorioa idazleak. Familia pasarteak, oroitzapenak eta gogoetak jasotzen ditu, alkoholikoa den bere aitarekiko harremanaren inguruan.

Gai gogorra baina bikain landuta dago. Hasiera hasieran astuna egin zitzaidan baina berehala hartu nion erritmoa eta gustura irakurri dut.

#PaperjaleZozketa