Fakirraren ahotsa

Tapa blanda, 343 páginas

Idioma Euskara

Publicado por Susa.

ISBN:
978-978-8417-05-7
¡ISBN copiado!

Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasten denean. Garai horretan jasoko du bigarren larru izango duen goitizena: Fakirra. Baina ahotsa urteekin legez, aldatuz joango da bere ikuspegia, bai eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan luzatzen den nobela hau, sortzailearen hauskortasuna, musikaren ahalmen katartikoa, bizitza bohemioa eta denboraren igaro lasterra bezalako gaiei buruzko hausnarketaz betea eta errealitateari maileguan hartutako pasarte eta pertsonaiez josia. Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra; minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zer dauka, ordea, esateko? Zein da bere benetako ahotsa?

2 ediciones

reseñó Fakirraren ahotsa de Harkaitz Cano

Nostalgia

Gogorak nituen liburua irakurtzeko, baina nagia ere bai, gaiagatik. Audioliburu formatuan argiratu berri dutenez, animatu egin naiz. Ez naiz damutu. Kristoren liburua iruditu zait. Harkaitzi entzun diot Imanol Lurgain ez dela bete-betean Imanol Larzabal. Izatekotan % 45ean da benetazko Imanol eta % 55ean fikzioazkoa. Zaila egiten da historia eta fikzioa bereiztea.

Liburua irakurri bitartean Imanolen abesti bat burutik ezin kendu ibili naiz: "gauez bakardadean..." Denbora dezente neraman Imanol entzun gabe, baina bada nire banda sonoraren parte bat. Akordatzen naiz aspaldi-aspaldi Ataunen ikusi nuela, kontzertu bat ematen, AEK-ko barnetegi batean. Beste garai batzuk ziren. Imanolen diskoen portadak ere gogoratzen ditugu. Bereziak ziren. Klabelin Komik taldearekin egin zuen diskaren postada, adibidez, bikaina zen: maxresdefault.jpg (1280×720)

Akordatzen naiz argazki hura ikusi izana: Joseba Sarrionandiaren ihesagatik atxilotu ondoren, komisaldegiaren atean, deklarazioak egiten. Ez dut gogoratzen eskuan keler garagardo bat zuen ala ez.

Gustatu zait San Sebastian izenaren inguruan egin duen digresioa: …