Beñat Irasuegi Ibarra reseñó La Virgen Roja de Bryan Talbot
Etorkizunaren etika gorri bat
5 estrellas
Hirugarren aldiz irakurri dut komiki gorri eta beltz eder hau- Gorri eta beltz diot, estetikoki horrela marraztua dagoelako, baina baita Pariseko Komunaren tragedia eta esperantza emantzipatzailea irudikatzen dituelako.
Louise Michelen hileta egunetan gertatzen den elkarrizketa moduan, emakume handi honen bizitza, ekintzak eta sentimenduak erakusten ditu, historiarekin harilkatuz, momentu poetikoa historia dela erakutsiz, eta zientzia fikzioak emantzipazioarekin izan duen lotura ere maisuki erakutsiz.
Aurten, martxoaren 18an Montmartren egongo gara etxekoak, komiki hau esku artean izanen dugu.