Tapa dura, 88 páginas

Idioma Euskara

Publicado el 4 de septiembre de 2023 por Elkar.

ISBN:
978-84-1360-295-0
¡ISBN copiado!

Etorkizun ez oso urrun batean, aldaketa klimatikoak ekarritako hondamendiaren ondoren, Euskal Herri gehiena urpean dago, eta ur gainean geratzen den apurra lehengo mendi-tontorrak dira, gaur egun Artxipelago moduko bat osatzen dutenak, eta bizimodua ez da erraza, ezta harremanak ere. Artxipelagoa podcast-fikzioa, audio formatuan arrakasta izan ondoren orain komikira jauzi egin duena.

2 ediciones

reseñó Artxipelagoa de Xabier Etxeberria

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

Sin valoración

Istorio hau EZ da ukronia bat. Ukroniak irudikatzen dira benetan gertatu den gertakari garrantzitsu baten gainean, esaterako gerra bat, aurkikuntza bat edota pertsona baten existentzia, hipotesiak eginez zer gerta zitekeen beste era batera garatu izan balira. Istorio honetan, aldiz, etorkizuneko balizko gertakari bat proposatzen da: komiki honen muina den podcasta 2021eko apirilaren 20an estreinatu zen Eitb-ren plataforma digitaleko podcastetan, eta fikziozko kontakizuna lehen olatu erraldoiak euskal kostaldea astintzen duenean abiatzen da, 2023ko urtarrilaren 12an. Nekez kalifika daiteke ukronikoa, beraz, etorkizunean abiatzen den kontakizun hau.

Istorio hau EZ da distopia bat. Distopiak eraikitzen dira utopiaren esanahiaren aurkakoa zein izan daitekeen irudikatuz. Distopietan ongizaterik ez dago, gizateriaren suntsipena erretratatzen da, itxaropenik ez dagoen testuinguruetan. Distopietan diktadurak irudikatzen dira, muturreko kontrol soziala ezaugarri nagusi dutena, humanitate arrasto oro suntsitzeko makineriak deskribatzen dira. Istorio honetan, aldiz, larrialdi klimatikoak sortutako egoera kaotiko bat deskribatzen da, botere hutsuneak sortzen duen zalantzako egoera eta oportunista errukigabeen …